viernes, 28 de febrero de 2014

Iñauterietako ekintzak

IÑAUTERIAK!!

Asteburu honetan iñauteriak ospatuko dira eta hemen daukazue egingo diren ekintzak Durangon:

Larunbatean, Tabiran, musikako banda bat egongo da eta 18:15etan kalejira merkatu plazatik hasita eta Santa Marian amaituta. Nagusiak ere disfrutatu dezakete show musikalarekin igandean, arratsaldeko 18:00etan Landakoko polikiroldegian.

Asteartean eguna izango da ume txikientzako bereziki. Tren txu-txu bat Durango osotik ibiliko da. Landako Gunetik irtengo da goizeko 11:00tan eta 14:00arte izango da. Bertan, Landako Gunean, umeentzako parke bat egongo da arratsaldeko 16:00tik gaueko 20:00raino baina alde berean, gazteentzako diskoteka egongo da Oihan Vegarekin multiusosen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario